2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

3. EBALUAZIOA - PROIEKTUZ BETERIKO GARAIA


Hirugarren ebaluazioaren hasieran irakasleak bi proiektu egitea proposatu zigun. Bata interneti buruz. Lehenengo proiektu honetan web-orri bat egitea proposatu zigun eta bigarren proiektuaren garapena eta eboluzioa erakutsi behar genuen web-orri honetan. Bigarren proeiektua “Arduino”-rekin zerbati sortzea zen eta gero zerbait hori, lehen esan dudan moduan, web-orrian isladatu behar genuen.

arduino bilaketarekin bat datozen irudiakpaginas web bilaketarekin bat datozen irudiak

Proiektua hasi genuen lehenengo egunetan “Kompozer” eta “Filezilla” deskargatu nituen. “Kompozer” aplikazio bat da web-orriak sortzeko balio dueña. Hasieran ez zen erraza izan kompozer erabiltzea, baina denborarekin gauzak erraztu egin ziren eta “kompozer” hobeago ulertzen nuen.

kompozer bilaketarekin bat datozen irudiakfilezilla bilaketarekin bat datozen irudiak



Horren ondoren web-orria interneten ipini behar izan genuen. Horretarako “filezilla” erabili genuen. “Filezilla” programa bat da interneteko sarearekin konektatzen dena eta horren bidez web-orria interneten jarri genuen. Lehenengo hosting bat bilatu behar izan genuen. Nire klasikide batzuk prozesu hau egiten lagundu zidaten eta azkenean lortu izan genuen gure web-orriak sarean jartzen. Nola egin jakin ondoren nik ere beste bi talde lagundu nituen beraien web-orriak sarean jartzen.

hsoting x10 bilaketarekin bat datozen irudiak


Guk egin behar genuen proeiktua hau zen. Zakarrontzi automatiko bat egin nahi genuen. Horretarako zenbait gauza behar genituen : Kutxa bat, “arduino” plaka… Kutxa egiteko kartoi arrunta erabili genuen eta mekanismoa egiteko bideoan agertzen zena erabili genuen. Egunak pasa ahala kutxa pintatu genuen eta gure mekanismoa jada amaituta zegoen.


Orain kodigoa zen gure arazorik handiena. Bideoan agertzen zen kodea erabili genuen oinarri baina kode hori ez du funtzionatzen eta horregatik, orain irakaslearen laguntzaz beste kode berri bat sortzen ari gara.

#include<Servo.h>
Servo servo;
int const trigPin = 6;
int const echoPin = 5;
void setup()
{
pinMode(trigPin, OUTPUT); 
pinMode(echoPin, INPUT);     
servo.attach(3);
}
void loop()
{       
int duration, distance;
digitalWrite(trigPin, HIGH); 
delay(1);
digitalWrite(trigPin, LOW);// Measure the pulse input in echo pin
duration = pulseIn(echoPin, HIGH);// Distance is half the duration devided by 29.1 (from datasheet)
distance = (duration/2) / 29.1;// if distance less than 0.5 meter and more than 0 (0 or less means over range) 
if (distance <= 50 && distance >= 0) 
{ 
servo.write(50);    delay(3000);
} 
else 
{  
servo.write(160);
}


Web-orria orian nire taldekide batek egiten ari da, berak nik baino ideai hobeagoak ditu eta nahiago nuen berak egitea politago eta hobeago geldituko zelako. Nik orain kodean laguntzen nago eta irrikitan gaude talde osoa proiektu hau aurrera eraman ahal izatea.
HAU DA GURE WEB-ORRIAREN ESTEKA : http://crisandhelen.x10host.com/Cristianosip18/


GERO ARTE LAGUNAK!!!!!!












2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

PROIEKTUAREN IDEIAK

Kaixo lagunok!! Zelan zaudente? Hainbeste denobra zuei idatzi gabe...Beno baina hemen nago hura egiteko.

Gure proiektuarekin aurrera egin dugu. Gure web-orria jada egina dago!!!Orain web-orria garatzen gaude, gauzak polito ipintzen, estekak ondo jartzen, gauzak eguneratzen.... Zenbait gauza egin ditugu jada, baina oraindik ez dago amaituta, gauza asko egin behar ditugu web-orria amaitzeko eta gogotsu gaude proeiktu hau aurrera eramateko.
file:///C:/Users/AZKARATE/Desktop/pagina%20weeb/index.html
Hau da gure web-orria.

Jada erabaki dugu zer egin arduino plaka-rekin. Zakarrontzi automatiko bat egingo dugu, sensore baten bidez zaborrontziaren tapa zabaldu egiten dena eta gero zarratu egiten dena. Zenbait kable eta zirkuito burutu behar izan ditugu eta interneten laguntzarekin amaitu egin dugu zirkuitu hura. Orain zaborrontia egiten gaude eta, jada, zirkuitua amaituta dago.

Gero arte laguna!!!

2019(e)ko otsailaren 17(a), igandea

GURE PROIEKTU BERRIA

Kaixo lagunok. Gaurkoan egin dugun proiektuari buruz hitz egitera natorkizue.

Gure irakasleak proiektu bat egiten proposatu zigun. Gure gaia Errusiaren eta Estatu batuen gatazkan oinarritzen zen. Baina hortatik aratago zioan. Guk gerra birtualak jorratu behar genituen eta 3 egun eman genituen klasean proiektua jorratzen.

Lehenengo egunean Errusiaren eta Estatu batuen arteko gatazkari buruzko hitz egiten zuen egunkariko artikulua irakurri eta idea garrantzitsuenak atera genituen. Egun hortan ere zenbait "Youtub"-eko bideo ikusi genituen gai hori gehiago ulertzeko.

Bigarren egunean irkaslearekin hitz egin genuen proiektuari buruz eta zenbait ideia proposatu zigun. Azkenean Estatu batuen eta Errusiarren arteko gattazko hura gerra birtualak azlatzeko erabili genituen, lehen esan dudan bezala.

Azkenengo egunean PPT-a burutu genuen eta zenbait bideo ikusi genituen gerra birtualak apur bat azaltzen zutenak. Hau erabaki genuen : https://www.youtube.com/watch?v=Mdhle8sGfFY&feature=youtu.be

Proiektuan baita ere ingenieritza soziala lantzen dugu beharrezkoa delako gerra birtualak ulertzeko. Laburbilduz, ingenieritza soziala legezko erabiltzaileak manipulatuz ezkutuko informazioa eskuratzen datza.

Horra hor gure proiektua:

Espero dut zuen gustokoa izatea!!!

2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

ARAZOAK...

Lagunak berri txarrak ekartzen dizkizuet...
Gogoratzen duzue hitz egin nizuen proiektua? Ba nahiko atzeratuta goaz gure ikaskideekin alderatuz. Raspian instalatzea lortu dugu baina ez gara kapaz "kodi" instalatzeko arazo bat dagoelako artxibo hura aldatu behar dugulako eta ez dakigulako nola.

Baina beno lagunak zihur nago kapaz izango garela arazo hori konpontzen.
Gero arte lagunak!!!

RASPBERRY-ren PROIEKTUA!!!!

Kaixo lagunak!
Orain dela aste batzuk irakasleak proiektu bat proposatu zigun. Oraingoan RASPBERRY izeneko software libre bat erabili behar genuen eta hura egin genuen.

Lehenengo egunean irakasleak "Raspberry" zer den azaldu zigun. Lehen esan dudan moduan "Raspberry" softaware libre bat da eta nahi duzuna egin al dezakezu hurarekin. Esan genezake "mini" ordenagailua bat dela. Ondoren, egun hartan, irakasleak "Raspberry" bat eman zuen klaseko talde bakoitzari eta horri buruz informazio biltzen hasi ginen, zer den gehiago ulertzeko eta gure proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Bigarren egunean informazioa biltzen jarraitu genuen eta "Raspberry"-ri buruz gehiago ikasi genuen. Ondoren ze proiektu egitea pentsatu genuen.

Hurrengo egunetan zehar "Raspberry" martzan jarri genituen eta "trasteatzen" ibili ginen. Deskubritu genuen "Raspian" deskargatu eta instalatu behar genuela. "Raspian" "Raspberry" martzan jartzeko beharrezko software bat da. Eta huri izan zen gure erronka, "Raspian" instalatzea. Askotan sahiatu ginen "Raspian" instalatzen baina gure software-an arazo bat zegoen eta ez genuen lortu, horregatik, egun batean, SD-txartela formateatzen sahiatu ginene eta hori egin ondoren "Raspian" instalatzen lortu genuen. Gero, "Kodi" izeneko aplikazio bat instalatu behar genuen, baina lehen aipatutako arazoa dela eta ezin izan genuen hura instalatu.

Orain berriro saihatuko gara "Raspberry" martzan jartzen eta gogotsu hartuko dugu proiektu hau.

raspian bilaketarekin bat datozen irudiakEsteka

2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

BERRIRO NATORKIZUE!!!

Kaixo lagunok!!!
Orain dela asko ez dizuet ezer idatzi... Egia izanda nahiko lanpetuta egon naiz eta horregatik ezin izan dut zuekin hizketan jarraitu. Baina energia askorekin natorkizue!!!
2. ebaluaketarako erronka berri bat proposatu digu irakasleak. Oraingoan "raspberry" eta "arduino" erabiliko ditugu eta hiekin esperimentatuko dugu!!

raspberry bilaketarekin bat datozen irudiakRaspberry ==> Software libre bat da eta jende askok erabiltzen du proiektu bitxiak egiteko

Hemengo estekan gehiago ikasi dezakezue "Raspberry-ri" buruz

arduino bilaketarekin bat datozen irudiakArduino ==> Programazio plaka bat da

Hemengo estekan gehiago ikasi dezakezue "Arduino-ri" buruz

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

IKT-ko Lehenengo ebaluazioa ia amaitu dugu

Egunon lagunok!!
Nola izan da asteburua? Familiarekin? Lagunekin? Kontaidazue!!!!

Lagunak, batxilergoko rekta finalera heldu gara!! Oso pozik nago ikasgai honetan egindako lanarekin eta eskertu nahi dizuet zuen laguntza!!
Mila eskeeer!!

2018(e)ko azaroaren 10(a), larunbata

ORDENAGAILUAREN PROIEKTUAREN AMAIERARA HELTZEN ARI GARA!!!

Egunon lagunaaak!! Zelan ari zarete? Ondo? Txarto?

Egun batzuk egon naiz ezer igo barik baina azterketa mordo bat izan ditut eta ezin izan dut ezer ere ez igo. Sentitzen dut. Baina gaurkoan gauza interesagrriekin natorkizue.

Badakizuenez gure ordenagailuan software-a instalatu dugu jadanik. Baina orain gure ordenagailua gure gustura konfiguratu behar dugu eta hori egon gara egiten egun hauetan zehar. Eskritorioko pantaila aldatzen, dena ondo konfiguratzen... Eta hainbat gauza gehaigo ere.

Urrengo asterate lagunok!!!

2018(e)ko azaroaren 4(a), igandea

DISKO GOGORRA : ORDENAGAILUAREN MEMORIA

DISKO GOGORRA

ZER DA?/ ZERTARAKO DA? :
Disko gogorra ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Disko gogorrek datu kopuru handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan. Orokorrean disko gogorrak, magnetiko digital grabazio sistema erabiltzen du.
disco duro bilaketarekin bat datozen irudiakErlazionatutako irudia


HISTORIOA :

Lehenengo disko gogorra IBM-kompaniak sortu zuen 1956. urtean “RAMAC 305” deiturikoa. Disko gogorrak bakarrik 5 megabyte-ko memoria gorde zezakeen eta tona bat baino gehiago pisatzen zuen.
RAMAC 305 bilaketarekin bat datozen irudiak
1962. urtean IBM-ek modelo berri bat argitaratu zuen, “1301” modeloa, eta 28 MB-ko kapazitateazuen.
IBM 1301 Disk Storage Unit 
1965. Urtean IBm-ek beste modelo berri bat argitaratu zuen, 2310 modeloa,  eta ezaugarri oso berezi bat zuen, aldagarria zela, eta horrek “hit” handi bat izatea lortu zuen.
modelo 2310 ibm bilaketarekin bat datozen irudiak

1973. urtean, “WINCHESTER 3340”-a atera zuten. Argitaratu zen lehen disko gogorra baino askoz ere hobeagoa zen kapazitate handiago zuelako eta askoz ere gutxiago pisatzen zuelako
winchester 3340 bilaketarekin bat datozen irudiak
1979. urtean “Shugart Associates” kompaniak konexio paralelo bat hobetu zuten disko gogorrak ordenagailu pertsonaletara konektatu ahal izateko.

EGITURA :
Disko gogor batek du:
  • Datuak gordetzen dituzten platerak;
  • Irakurketa/Idazketa burua;
  • Platerak birarazten dituen motorra;
  • Burua mugitzen duen elektroimana;
  • Kontroleko zirkuitu elektronikoa, du: ordenagailuarekin interfazea, katxe memoria;
  • Hezetasuna ekiditeko poltsatxo lehorgarria (silizezko gela);
  • Zikintasunetik babesten duen Caxa eta;
  • Torlojuak, gehienetan bereziak.
  • Festplatte.JPG


SDD DISKO GOGORRA :
Disko gogor mota hauek disko gogor arinenak dira eta iraunkorrenak baita ere.Discos duros ssd

SATA III :
Disko gogor hauek oso merkeak dira. Baina bestela ez dute ezer arrarorik.
Discos duros sata III
SAS edo SCSI :
Disko gogor hauek asko erabiltzen dira empresetan eta konpainietan eta nahiko iraunkorrak dira.
Discos duros sas


KONEKZIO MOTAK : 
Disko gogorretaz hitzegiten dugunean aipatu ahal ditugu haien konexio motak ama plakarekin, hau da SATA, IDE, SCSI edo SAS.
  • IDE: Integrated Drive Electronics, gazteleraz: “Dispositivo electrónico integrado”. 2004. urtera arte saltzen ziren. Apalak, luzatuak eta zabalak dira.
  • Erlazionatutako irudiaCONEXION ID bilaketarekin bat datozen irudiak
  • SCSI: Hiru modutaz azaltzen dira: SCSI estandarra (Standard SCSI), SCSI azkarra (Fast SCSI) eta SCSI zabala-azkarra (Fast-Wide SCSI). SCSI batek 7 disko gogor kudeatu ahal ditu.
  • CONEXION SCSI bilaketarekin bat datozen irudiakErlazionatutako irudia


ETORKIZUNA :
Uste da etorkizunean disko gogorrak horaindik txikiagoak izango direla baina kapazitate askoz ere handiagoak izango dituztela. Empresa askok eta askok posibilitate hauek ikertzen ari dira eta esaten duten arin aldatuko direla disko gogorrak.

2018(e)ko azaroaren 3(a), larunbata

SISTEMA OPERATZAILEA JADANIK INSTALATU DUGU!!!

Kaixo lagunak!! Berriekin natorkizue!!

Gogoratzen zarete proeiktu honen helburua? Horixe da sistema operatzaile berri bat instalatzea eta ordenagailua gure gustura pertsonalizatzea. Ba jadanik sistema operatzailea instalatu diogu "LUBUNTU" izenekoa. Oso sistema operatzailea hona da eta potentzia asko gabe funtzionatzen du.

Proiektua aurrera joan ahala informatuko zaituztet.
Gero arte lagunak!!!


3. EBALUAZIOA - PROIEKTUZ BETERIKO GARAIA

Hirugarren ebaluazioaren hasieran irakasleak bi proiektu egitea proposatu zigun. Bata interneti buruz. Lehenengo proiektu honetan web-or...