2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

BERRIAK DITUT!!

Kaixo lagunak!! Zelan astea? Ondo? Txarto?

Gogoratzen zarete ordenagailuaren proiektuaz? Seguru baietz.
Gaurkoan, nola joan den kontatuko dizuet.

Lehenengo egunetik eduki dugu arazo berbera, ordenagailua pisten ez dela, esan nahi dut, bai pisten da baina ez da orri printzipalera sartzen. Horregatik jo eta ke gabiltza arazo hori konpontzeko. Uste dugu disko gogorraren arazoa dela horregatik disko gogorra konpontzeko bideoak ikusten gaude. 

Horretaz aparte UBUNTU izeneke software libre bat instalatuko dugu.

Apurka apurka gure proiektua aurrera doa eta seguru azkenean ostopo guztiak alde batera egingo ditugula eta gure helmugara iritsiko garela.

Gero arte lagunak!!!

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

ORDENAGAILUAREN PROIEKTUA AURRERA DOA!!!

Kaixo Lagunok!!

Gogoratzen zarete proiektu honi buruz hitz egin nizuela? Ba gaurkoan proiektu horretan lan egin dugu. Lortu dugu ordenagailua martzan jartzea!!!
Baina arazo bat izan dugu eta gure disko gogorra ez doa eta horregatik gure ordenagailua ez da pantaila printzipalera sartzen. Baina bihar proiektuarekin jarraituko dugu eta seguruenik arazo hori konponduko dugu.

Geroarte Lagunak!!

2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

IKT-ko LEHENENGO PROIEKTUA!!

Aupa lagunak!! Nola joan da asteburua? Ikasten? Festetan? Lagunekin hortik zehar? Familiarekin?

Gaurkoan IKT-ko irakasleak ordenagailu baten piezak eta atalak apur bat gainetik azaldu eta erakutzi dizkigu. Nahiko interesgarria izan da eta gauza berri asko ikasi ditut.

Baita ere aurreko astean ipini zigun erronakari buruz hitz egin dugu. Erronka 32bit eta 64bit-en prozezadoreen arteko diferentzia zein den aurkitzea zen. Ikasleok aurkitu dugun diferentzia 64bit-eko prozesadoreak kapazitate gehiago dakala da. Baina ez zegoen gustiz ondo eta gauzak argi usteko bideo bat ipini digu irakasleak.

Amaitzerakoan proiektu bat proposatu digu. Esan digu ordenagailu bat desmontatu eta gero berriro montatu beharko genukeela eta ondoren ordenagailu hori martzan jarri beharko genukeela. Gogo asko dut proiektu hau aurrera eramateko eta uste dut ondo aterako dela!

2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

3D IMPRIMAGAILUA : ETORKIZUNAREN TEKNOLOGIA

Gaur egun denok dakigu zer den 3D imprimagailu bat. Denda batean edota zure gurasoen lanean ikusi duzuelako. Horregatik gaurkoan gai honi buruz zertzo bat hitz egingo dut.

3D imprimagailu bat zer den ez dakienak, logikoki, burura etortzen zaion lehen galdera da : Zer demontre den 3D imprimagailu bat?!
- Internetetik deskargaturiko edo ordenagailutik sortutako piezak edo maketak 3Den egiteko gai den makina da.

 Hainbat modelo komertzial daude adibidez(https://es.wikipedia.org/wiki/Impresora_3D) :
- Laserra erabiltzen duena
- Estereolitografia(Piezak egiteko modu bat da) erabiltzen duena
- Kompaktazioa (Piezak egiteko beste modu bat) erabiltzen duena
- Eta hainbat gehiago ere...

3D imprimagailuak aukeren mundu erraldoi bat zabaldu egiten digu eta hainbat arlotan erabiltzen eta erabiliko ditugu etorkizunean. Adibidez medikuntza arloan 3D imprimagailuak erabiltzen hasi dira besoak, hankak, protesiak... eta hainbat gauza gehiago sortzeko. Baita ere empresa handiek 3D imprimagailua erabili dute saltzen dituzten produktuak errastazun gehiagorekin sortzeko.

Baina 3D imprimagailuak gauza onak zein txarrak ditu. Adituek esaten dute 3D imprimagailua asko erabiltzen baduzu arnas egiteko arazoak eduki al dituzula.

 3D imprimagailua etorkizunaren teknologia da eta bakarrik bere lehen urratsak eman ditu

2018(e)ko irailaren 13(a), osteguna

Maratoi luze baten hasiera : Batxilergoa

Kaixo denoi, 1 Batxilergoko ikasle bat naiz eta blog hau sortu dut, batxilergoa nola biziko dudan apur bat kontatzeko eta zuek batxilergoa nolakoa den pittin bat jakitzeko.

Ilusioz hasi naiz kurtso hau eta seguru nago aurrera eraman ahal izango dudala lan apur bat eginez. IKT gaian erabaki dugu blog hau egitea, IKT gaian internet, programak, teknologia... eta gauza gehiago jorratzen ditugulako. Horregatik ez dago gai hobeagorik Blog bat sortzeko. Lerro batzuk atzera esan dudan moduan blog hontan eskolan egiten ditudan gauzak argitaratuko ditut; Proiektuak, azterketak, ikasgai ezberdinetan egingo ditugun dinamikak... eta gauza gehiago.

Espero dut zuen gustokoa izatea eta zertzobait gehiago ikastea.

3. EBALUAZIOA - PROIEKTUZ BETERIKO GARAIA

Hirugarren ebaluazioaren hasieran irakasleak bi proiektu egitea proposatu zigun. Bata interneti buruz. Lehenengo proiektu honetan web-or...